XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Saint Pierren desagerpena

Hauxe da testuan aipatzen den zirkuaren kartela.

Martinikako ipar muturrean kokatutako Montagne Pelée sumendiak 1902. urtean forma konikoa zuen, 1.397 metroko altuera, eta bere oinarria 100 kilometro karratu inguruko azaleran hedatzen zen.

Mendi-barrenean Saint Pierre zegoen, Antillatako hiririk politena bezala definitutakoa.

Hiriko etxerik gehienek pareta sendoak zituzten, 30 eta 60 zentimetro artekoak, klima tropikaletik babesteko.

Eraikinik handienetan, hala nola katedralean, antzoki handian, hospital militarrean, eskolan edo fabrika, banku, biltegi eta ron-distilategi askotan, goi-hagak burdinazkoak ziren.

Otsailerako gas sulfurosoaren usaina nabari zitekeen hirian.

Apirilaren lehen egunetan fumarolek ur-lurrinezko mototsak igortzen zituztela ikusi zen.

Zenbait egun geroago errautsezko euri arin bat erori zen eta intentsitate baxuko zenbait lurrikara gertatu ziren, Apirilaren 25ean sumendiak errautsez eta harri-zatiz osatutako laino handi bat igorri zuen, eta kraterra, aurretik itxita zegoena, ireki egin zen.

Biharamunean beste erupzio bat gertatu zen, Sintoma hauen guztien ondorioz ikerketa bat burutu zen eta zera ikusi zen, ura irakiten jaurtitzen zuen kono bolkaniko txiki bat sortu zela eta lur barnean jarduera borborkari indartsua iradokitzen zuen soinu ozen bat entzuten zela, Sumendiak errauts-lainoak eta gas usaintsuak jaurtitzen jarraitu zuen zenbait egunez.

Hala eta guztiz ere, berehalako arriskurik ez zegoela esan zuten.

Maiatzaren 2ko gauean beste erupzio bat gertatu zen.

Egun gutxiren buruan inguruko mendietan euri-erauntsi handiak erortzen hasi ziren, urak haitz-zatiak eta zuhaitzak mendian behera herrestan eramaten zituen eta itotako animalia eta hildako hegazti ugari pilatu ziren.

Les Colonies egunkariaren arabera larreetan ganadua urduri dago eta beeka, irrintzika edo orroaka ari da etsipenez.

Hurbileko birfindegi batek gizakiarentzako hilgarriak izan daitezkeen inurri- eta ehun-zango-mota jakin batzuen inbasioa pairatu zuen.

Hiriko auzo batean kaleak dozenaka sugez bete ziren eta suzko armak erabili behar izan ziren haiek akabatzeko.

Egun gutxi geroago 400 metroko zabalera eta 30 metroko sakonera zuen lokatzezko kolada bat gertatu zen. Arre koloreko masa horrek 50 tona pisatzera hel zitezkeen harriak eta zuhaitz-enborrak garraiatzen zituen.

Komite batek sumendiak eragin zezakeen arriskua baloratzeko ardura hartu zuen, eta bere erabakia ondoko hau izan zen: Peléeren aktibitatean ez dago Saint Pierre hustea aholkatzen duen ezer.